viernes, 26 de noviembre de 2010

ABENDUKO MENUA

Hona hemen abenduko menua.
Ondo egin dagizuela!!!

jueves, 11 de noviembre de 2010

JANTOKI FUNTZIONAMENDUA ETA ARAUAK

Guraso agurgarriok:

Guztiok nahi dugun bezala funtziona dezan, jantokiko zerbitzuari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu. Mesedez irakur ezazue zeuen seme-alabekin batera.

JANTOKIKO FUNTZIONAMENDU ETA ARAUAK

Jantokian txanda bitan jango dute, irailean eta ekainean ordutegi trinkoa dugunean izan ezik, honetan hiru txanda egiten dira eta.
2010-11 ikasturterako hezkuntza departamentuak jarri dituen kuotak ondorengoak dira:
Ohiko bazkaltiarrak 4 € egunekoa
Ez ohiko bazkaltiarra 4,60 € egunekoa


Bankuko kuotak hilaren 5erako pasatuko direla kontuan izan mesedez, agiriak atzera bota ez ditzaten.

Jantoki batzordeak gogoratu nahi dizue jantokian bazkaltzea ez dela derrigorrezkoa. Geratzen direnak dagokion datan ordaindu behar dutela.

Jantokiko dirua itzultzeko eskubidea izateko, aste bi jarraian (jantokiko 10 egun) hutsegitea gutxienez izan behar da eta abisua 48 orduko aurretiaz emanda.

Irteerak egiten direnean , pik-nik poltsa emango zaie bazkaltiarrei.

Ikasleren batek elikagai edota ongailuren bati alergia badio, jantokiko arduradunari abisatu behar zaio. Hau dela eta janari berezia prestatu behar balitz, medikuaren agiria beharrezkoa da.
Gogoratu nahi dizuegu eskolako pertsonalgoak ez duela baimenik ikasleei botikarik emoteko.

ARAUAK- ELKARBIZITZA BATZORDEAN IKASLEEKIN ADOSTUAK

Arau hauek hamabostero batu izan den elkarbizitza batzordean adostutakoak dira lehen hezkuntzako gela bakoitzeko ordezkariekin. Adostutakoa geletara eraman izan da tutotetza orduetan denon artean eztabaidatzeko.
· Eskuak garbituko ditugu bazkaldu aurretik
· Jantokan ahalik eta isilen hitz egingo dugu
· Aurrean ipintzen diguten janari guztiak probatzen ahaleginduko gara
· Bazkaldu eta gero ezpanak serbiletarekin garbituko ditugu
· Janaririk ez da lurrera bota behar, ez eta elkarri ere.
· Janaririk ezin da jantokitik atera

· Zaintzaileak errespetuz tratatuko ditugu

· Jolaslekuan baloiak eta sokak eskolakoak bakarrik erabili daitezke
· 5. eta 6. mailetakoak kanpoko frontoian ibiltzeko aukera dute eguerdiko denboraldian
· Frontoi txikian txandak egingo dira frontoi erdia erabiltzeko pelotan jokatzeko H.H., 1. eta 2. ziklokoentzat.
· Futbol eremua erabiltzeko txandak zikloka egiten dira
· Kantxara eta ludotekara joateko ere txandak egiten dira

Portaera arazoak gertatzen direnean nola jokatu hitzegin da jantoki batzordean eta zera erabaki da:

Jantokikoak ez diren ikasleekin :

-Lehenengo, ikaslearekin hitz egin.
-Bigarrenean, 3 egunetan jantoki orduetan patiora etortzeko baimenik eza.
-Portaera eskasarekin jarraitu ezkero, etorteko baimenik gabeko egunak bikoizten joango dira.

Jantokian bazkaltzen duten ikasleekin :

-Lehenengo ikaslearekin hitz egin.
- Hurrengo, nota bat bidali etxera, gurasoek sinatzeko.
-Gurasoei eskolara deitu, ikaslearen portaera aztertu eta irtenbideak bilatzeko.

(10-11-10)

Azaroko menua



miércoles, 10 de noviembre de 2010

2010-11 IKASTURTEA

Ongi etorri 20120-11 ikasturte berrira.
Iaz hasi bezala, hilabeteko menua, argazkiak, jantokiko funtzionametu eta arauak,... agertzen joango dira blog honetan.