viernes, 14 de octubre de 2011

11-12 IKASTURTEA Jantoki funtzionamedu eta arauak- Funcionamiento y normas de comedor


Guraso agurgarriok:

Guztiok nahi dugun bezala funtziona dezan, jantokiko zerbitzuari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu. Mesedez irakur ezazue zeuen seme-alabekin batera.

JANTOKIKO FUNTZIONAMENDU ETA ARAUAK

Jantokian txanda bitan jango dute, irailean eta ekainean ordutegi trinkoa dugunean izan ezik, honetan hiru txanda egiten dira eta.
 
2011-12  ikasturterako hezkuntza departamentuak jarri dituen kuotak ondorengoak dira:

Ohiko bazkaltiarrak   4 €  egunekoa

Ez ohiko bazkaltiarra  4,60 €  egunekoa


Bankuko  kuotak hilaren 5erako pasatuko direla kontuan izan mesedez, agiriak atzera bota ez ditzaten.
Jantoki batzordeak gogoratu nahi dizue jantokian bazkaltzea ez dela derrigorrezkoa.   Geratzen direnak dagokion datan ordaindu behar dutela.

Jantokiko dirua itzultzeko eskubidea izateko, aste bi  jarraian (jantokiko 10 egun)  hutsegitea gutxienez izan behar da eta abisua 48 orduko aurretiaz emanda.

Irteerak egiten direnean , pik-nik  poltsa emango zaie bazkaltiarrei.

Ikasleren batek elikagai edota ongailuren bati alergia badio, jantokiko arduradunari abisatu behar zaio. Hau dela eta janari berezia prestatu behar balitz, medikuaren agiria beharrezkoa da.


Gogoratu nahi dizuegu eskolako pertsonalgoak ez duela baimenik ikasleei botikarik emoteko.
 
ARAUAK- ELKARBIZITZA BATZORDEAN IKASLEEKIN ADOSTUAK


Arau hauek hamabostero batu izan den elkarbizitza batzordean adostutakoak dira lehen hezkuntzako gela bakoitzeko ordezkariekin. Adostutakoa geletara eraman izan da tutotetza orduetan denon artean eztabaidatzeko.

·        Eskuak garbituko ditugu bazkaldu aurretik
·        Jantokan ahalik eta isilen hitz egingo dugu
·        Aurrean ipintzen diguten janari guztiak probatzen ahaleginduko gara
·        Bazkaldu eta gero ezpanak serbiletarekin garbituko ditugu
·        Janaririk ez da lurrera bota behar,  ez eta elkarri ere.
·        Janaririk ezin da jantokitik atera

·        Zaintzaileak errespetuz tratatuko ditugu

·        Jolaslekuan baloiak eta sokak eskolakoak bakarrik erabili daitezke
·        5. eta 6. mailetakoak kanpoko frontoian ibiltzeko aukera dute eguerdiko denboraldian
·        Frontoi txikian txandak egingo dira frontoi erdia erabiltzeko pelotan jokatzeko H.H., 1. eta 2. ziklokoentzat.
·        Futbol eremua erabiltzeko txandak zikloka egiten dira
·        Kantxara eta ludotekara joateko ere txandak egiten dira


Portaera arazoak gertatzen direnean nola jokatu hitzegin da 
jantoki batzordean eta zera erabaki da:

Jantokikoak ez diren ikasleekin  :

  -Lehenengo, ikaslearekin hitz egin. 
  -Bigarrenean, 3 egunetan jantoki orduetan patiora etortzeko baimenik eza.
  -Portaera eskasarekin jarraitu ezkero, etorteko baimenik gabeko egunak bikoizten joango  dira.

Jantokian bazkaltzen duten ikasleekin  :

  -Lehenengo ikaslearekin hitz egin.
  - Hurrengo, nota bat bidali etxera, gurasoek sinatzeko.
  -Gurasoei eskolara deitu, ikaslearen portaera aztertu eta irtenbideak bilatzeko. 
                                                                                  (11-10-14)