Open publication - Free publishing
Zaldupe Ondarroako eskola publikoko bloga da hau. Hemen menua, oharrak, argazkiak,familian lantzeko gaiak...aurkituko dituzue
martes, 18 de octubre de 2011
viernes, 14 de octubre de 2011
11-12 IKASTURTEA Jantoki funtzionamedu eta arauak- Funcionamiento y normas de comedor
Guraso agurgarriok:
Guztiok nahi dugun bezala funtziona dezan, jantokiko
zerbitzuari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu. Mesedez irakur ezazue zeuen
seme-alabekin batera.
JANTOKIKO FUNTZIONAMENDU ETA ARAUAK
Jantokian txanda bitan jango dute, irailean eta
ekainean ordutegi trinkoa dugunean izan ezik, honetan hiru txanda egiten dira
eta.
2011-12
ikasturterako hezkuntza departamentuak jarri dituen kuotak ondorengoak
dira:
Ohiko bazkaltiarrak
4 € egunekoa
Ez ohiko bazkaltiarra 4,60 €
egunekoa
Bankuko
kuotak hilaren 5erako pasatuko direla kontuan izan mesedez, agiriak
atzera bota ez ditzaten.
Jantoki batzordeak gogoratu nahi dizue jantokian
bazkaltzea ez dela derrigorrezkoa. Geratzen direnak dagokion datan ordaindu behar dutela.
Jantokiko dirua itzultzeko eskubidea izateko, aste
bi jarraian (jantokiko 10 egun) hutsegitea gutxienez izan behar da eta abisua
48 orduko aurretiaz emanda.
Irteerak egiten direnean , pik-nik poltsa emango zaie bazkaltiarrei.
Ikasleren batek elikagai edota ongailuren bati
alergia badio, jantokiko arduradunari abisatu behar zaio. Hau dela eta janari
berezia prestatu behar balitz, medikuaren agiria beharrezkoa da.
Gogoratu nahi dizuegu eskolako pertsonalgoak ez
duela baimenik ikasleei botikarik emoteko.
ARAUAK- ELKARBIZITZA BATZORDEAN IKASLEEKIN ADOSTUAK
Arau hauek hamabostero batu izan den elkarbizitza
batzordean adostutakoak dira lehen hezkuntzako gela bakoitzeko ordezkariekin.
Adostutakoa geletara eraman izan da tutotetza orduetan denon artean
eztabaidatzeko.
·
Eskuak garbituko ditugu bazkaldu aurretik
·
Jantokan ahalik eta isilen hitz egingo dugu
·
Aurrean ipintzen diguten janari guztiak probatzen ahaleginduko gara
·
Bazkaldu eta gero ezpanak serbiletarekin garbituko ditugu
·
Janaririk ez da lurrera bota behar,
ez eta elkarri ere.
·
Janaririk ezin da jantokitik atera
·
Zaintzaileak errespetuz tratatuko ditugu
·
Jolaslekuan baloiak eta sokak eskolakoak bakarrik erabili daitezke
·
5. eta 6. mailetakoak kanpoko frontoian ibiltzeko aukera dute eguerdiko
denboraldian
·
Frontoi txikian txandak egingo dira frontoi erdia erabiltzeko pelotan
jokatzeko H.H., 1. eta 2. ziklokoentzat.
·
Futbol eremua erabiltzeko txandak zikloka egiten dira
·
Kantxara eta ludotekara joateko ere txandak egiten dira
Portaera
arazoak gertatzen direnean nola jokatu hitzegin da
jantoki batzordean eta
zera erabaki da:
|
Jantokikoak ez diren ikasleekin :
-Lehenengo,
ikaslearekin hitz egin.
-Bigarrenean,
3 egunetan jantoki orduetan patiora etortzeko baimenik eza.
-Portaera
eskasarekin jarraitu ezkero, etorteko baimenik gabeko egunak bikoizten
joango dira.
Jantokian bazkaltzen duten ikasleekin :
-Lehenengo
ikaslearekin hitz egin.
- Hurrengo,
nota bat bidali etxera, gurasoek sinatzeko.
-Gurasoei eskolara
deitu, ikaslearen portaera aztertu eta irtenbideak bilatzeko.
(11-10-14)
(11-10-14)
martes, 12 de abril de 2011
martes, 5 de abril de 2011
viernes, 1 de abril de 2011
SUKALDE BERRIA MARTXAN
Sukalde berri honetan egindako janaria jango dugu apirilaren 4 tik aurrera.
Laster beteko da lapikoz hain garbi ikusten duzuena!
Hainbeste denboran momentu honen zai egon diren guztiei
Zorionak eta dena ondo joan dagiela!!
Laster beteko da lapikoz hain garbi ikusten duzuena!
Hainbeste denboran momentu honen zai egon diren guztiei
Zorionak eta dena ondo joan dagiela!!
martes, 1 de marzo de 2011
miércoles, 9 de febrero de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)